Harategia

ZERGATIK LARREKO BEHIEN HARAGIA?

• Janari elikagarri eta osasungarria da. Abereak aire librean hazten dira, beraien beharrei eta izaerari egokitutako elikadurarekin. Larrean hazitako animalien haragiak gantz edo koipe gutxiago du, omega-3 gantz-azido gehiago (onuragarria nerbio eta bihotz-sistemendako), omega-6 gantz-azido gutxiago (prozesu inflamatorioen lagungarri), beta-karoteno gehiago (A bitaminaren aitzindari eta antioxidatzaile indartsua), E bitamina gehiago (antioxidatzaile indartsua) eta mineral gehiago (kaltzioa, magnesioa, potasioa) • Antzinako haragiaren zaporea. Larrean hazitako abereen haragiak zapore berezia du, “lehengo” haragiarena. Belar freskoaren konposatu aromatikoek zapore-ñabardurak ematen dizkio haragiari, terpeno izeneko substantziak bihurtzen direnean. Gainera, larrean hazitako animalien kasuan, haragiaren eta gantzaren kolorea pentsu eta zerealekin hazitako abereenaz bestelakoa da, omega-3 gantz-azidoek, beta-karotenoek eta E-bitamina pigmentu naturalak baitira. • Ingurumena babesten du. Zerealetan oinarritutako ekoizpen konbentzionalak lurraren emankortasuna gutxitu, higadura sortu eta erregai fosilarekiko mendekotasuna areagotzen duen bezala, larretan oinarritutako ekoizpenak ahalik eta gehien murrizten du erregai fosilen erabilera, ez du zerealen ekoizpena animalien kontsumora bideratzen, eta altuera edo aldapa handiarengatik nekazaritzako makinak sartu ezin diren lur-eremuak baliarazten ditu. Halaber, karbono dioxidoaren atzitzea areagotzen du, lurraren geruza emankorra indarberritu, eta sute-arriskua gutxitu. • Abereen ongizatea hobetzen du. Animaliak denbora gehiena larrean igarotzen dute, aire librean; eta abere espezie bakoitzaren portaera-jarraibideak eta ohiturak errespetatzen dira
Kasune kalea 46, Algorta, Getxo (Bizkaia) info@ekoharagia.com
ekoharagia logoa