Gure baserrian larre eta bazka ekologikoekin hazten ditugu txahalak eta behiak, pentsurik erabili gabe. Gure ustiategia ENEEKek ziurtatuta dago.
 Suitzar arrazako behiak ditugu, eta baita mendiko asturiarrak eta piriniotarrak ere. Hauek beste hainbat arrazekin gurutzatu ditugu, larre eta belarrez soilik elikatuz, haragi ona ematen duten txahalak lortzeko. Ez ditugu gure animaliak gizentzen hiltegira eraman aurretik, gure larreetan hazten dira, behi ume-hazleekin batera. Belar freskoa jaten dute gure klimatologiak uzten duen bitartean, eta neguan bazka lehor ekologikoarekin osatzen dugu janari-anoa. Horregatik, beraien haragiak pentsuarekin gizendutako txahalen haragiak baino gantz gutxiago eta zapore sendoagoa du.

Gure animaliak

Larreak

Gure larreak kudeatzeko Voisin-en larratze arrazionala hartzen dugu oinarri. Sistema horrek, larreen erabililera estrategiko eta adimenduna erabiliz, ahalik eta aprobetxamendurik eta produkziorik handiena lortzen du. Horretarako, larreen errekuperaziorako egoera egokiena errespetatuz, larreek nutrizio-kalitate gorenena dutenean larratzen dira, egunean larratu beharreko azalera kalkulatuz, eta abereak egunero txandakatuz larre-esparru batetik bestera.

 Gure ustiatokia Bergarako Basalgo auzoan dago, Gipuzkoan. Non gauden
Kasune kalea 46, Algorta, Getxo (Bizkaia) info@ekoharagia.com
ekoharagia logoa